IKTUSaren Munduko Eguna Araba ESIn
Pasa den larunbatean, urriak 29, IKTUSaren Munduko Eguna egitearekin batera, Santiago egoitzako atarian informazio gune bat kokatu zuen Araba ESIk ostiralean.
Bertara gerturatu ziren guztiei gaixotasun horri buruzko behar besteko informazioa eman zieten profesionalek. Izan ere, mendebaldeko herrietako helduen artean heriotzaren bigarren eragilea da eta desgaitasunaren iraunkorraren lehenengoa, ordea. Horrezaz gain, arrisku-eragileak goiz detektatzeko probak ere egin zituzten.
Herritarren erantzuna oso ona izan zen, horiek horrela,pertsona asko hurbildu ziren informazio gunera.