Informazio-oharra | AUO Txagorritxuri buruzko audioa
Arabako ESIren oharra, AUO Txagorritxun bizitzen ari den ustezko egoerari buruzko audio alarmistari buruz
Atzo, martxoak 9, AUO Txagorritxun bizitzen ari den ustezko egoerari buruz sare sozialetan zabaltzen hasi zen audio alarmistari dagokionez, Arabako ESIk lasaitasun mezua helarazi nahi die herritarrei.
Audio honetan helarazitako mezua manipulatuta eta faltsukeriaz beteta dago, eta ekintza lotsagarria suposatzen du zabaldu duen pertsonaren aldetik.
Arabako ESIko Zuzendaritza eta bertako profesionalak ez daude erabat ados beldurra, gorrotoa, mesfidantza eta estimagtizazioa besterik eragiten ez duten ekintza mota horiekin, eta erabat gaitzesten dute "ustezko profesional" horren jarrera.
Arabako ESIko profesional guztiek Arabako ESIko Kode etikoaren eta Balioen arabera jarduten dute, paziente guztiak berdin tratatuz, informazioaren konfidentzialtasuna zainduz eta pertsonen intimitatea errespetatuz.
Arabako ESIren Zuzendaritza