IV Jardunaldi Neumologikoak Lehen Mailako Arretarekin

Urriaren 27an, Araba ESIko 80 profesionalek jardunaldi honetako IV. jardunaldian parte hartu zuten AUOko Neumologia zerbitzuak antolatzen duena.

Jardunaldiaren lehendabiziko zatian erizaintzako eta medikuntzako programa aldi-berean aritu ziren, bi mahai-borobilekin, zeinetan bi arloetako profesionalak aritu ziren egungo arnas-arazoei buruzko hainbat gai neumologikoen inguruan.

Ondoren, espirometriak interpretatzeko tailer praktikoak egin ziren medikuntzako profesionalei zuzendua eta teknika esprirometrikoari eta oinarrizko interpretazioari buruzkoa erizaintzako profesionalei zuzendutakoa.

Ekitaldia mahai bateratu batez itxi zen “Ospitaleko barruko zein kanpoko errehabilitazio programa buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa (BGBK) duen pazientearen maneiuan.