Kanpezu Osasun Zentroko ate zabaletako jardunaldia
Kanpezu Osasun Zentroa martxan jarri zen uztailaren 20an. Izan ere, eskualdean arreta sanitarioak berari esker nabarmen egin du hobera.
Zentroa Arabako Mendialdeko Lehen Mailako Arretako erreferentziako zentroa da eta asteburuetan eta jaiegunetan etengabeko arreta ematen die eskualdeko 2400 inguru bizilaguni hurrengo hiru kupo medikoetan banatuta: Bernedo, Maeztu eta Kanpezu.
Atzo arratsaldez Araba ESIk ate zabaletako jardunaldi bat eskaini zien Arabako Mendialdeko bizilagunei beraiek zentroaren instalazioak bisitatu eta ezagutzeko. Besteak beste, jardunaldian Adolfo Delgado, ESIko Integrazio Asistentzialeko zuzendaria egon zen, Arabako Mendialdeko Lehen Mailako Arretako Unitateko buru den Luis Laborda, Adoración Sáenz Kanpezu osasun-zentroko erizaina, eta, azkenik, Ibernalo Basterra Kanpezuko alkatea.