Tabakorik gabeko munduko eguna Araba ESIn

12 eta 13 urte arteko ia 7.400 gaztek ez erretzeko konpromisoa hartu dute, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Kerik Gabeko Gelak ekimenaren bidez. Gaur sariak eman dizkiete 2016ko ikasgela irabazleei eta Araban, Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak banatu du saria, Artium museoan, Gasteizko Egibide Nieves Cano ikastetxeko DBHko 1.A gelari.