"Kerik gabeko XXIV. astea" Arabako ESIan

Maiatzaren 25etik 31ra, "Hobe paseoa kea edo lurruna baino" lelopean, Arabako ESIak «Kerik gabeko XXIV. astea» ospatuko du hainbat jarduerarekin

Tabakorik Gabeko Mundu Eguna dela eta, maiatzaren 31n, Kerik Gabeko Astea ospatzen du Arabako ESIak, eta programa zabala da, tabakoaren osasun-ondorioei aurrea hartzeko eta horien gainean sentsibilizatzeko.

Gainera, Osasun Eskolan eskuragarri dago tabakoak sortzen dituen arazoen inguruan herritarrak sentsibilizatzen jarraitzeko Osakidetzan eskaintzen ditugun tratuen eskaintza.

'KERIK GABEKO ARABAKO ESIaren XXIV. ASTEKO JARDUERAK
Zaramagako Osasun Zentroa
  • Haurrentzako marrazketa lehiaketa osasun zentroan.
    • Marrazki onenaren saria ekainaren 6an emango da.
  • Erabiltzaileentzako stand informatiboa osasun-zentroan:
    • Erretzeari uztearen onurak.
    • Erretzeari uzten laguntzeko metodoak.
Abetxukoko Osasun Zentroa
  • Haurrentzako marrazketa lehiaketa osasun zentroan.
    • Marrazki onenaren saria ekainaren 7an emango da.
  • Erabiltzaileentzako stand informatiboa osasun-zentroan:
    • Erretzeari uztearen onurak.
    • Erretzeari uzten laguntzeko metodoak
Zabalganako Osasun Zentroa
  • Ekitaldia Zabalgana auzoko gizarte-etxean haurrentzat.
    • Tailerrak: Tirachinas, dominak.
    • Jolasak.
    • Aurpegiak margotzea.
    • Tabakoaren aurkako murala.
    • Piñata.
    • Marrazki lehiaketa eta marrazki onenaren saria ematea. (Laguntzaileak: Gasteizko Udala, Siberiarrak blusen eta nesken koadrila, Osakidetza-Zabalganako Osasun Zentroa, Minbiziaren aurkako elkartea, dekorazioa Zabalgana BHIren eskutik).
Salburuko Osasun Zentroa
  • Fruta-pieza tabakoagatik aldatzea osasun-zentroan.
  • Erabiltzaileentzako stand informatiboa Ibaiondoko osasun-zentroan eta gizarte-etxean:
    • Erretzeari uztearen onurak.
    • Erretzeari uzten laguntzeko metodoak.
  • Hitzaldi-tailerra Errekabarri ikastolan, Lehen Hezkuntzako 6. mailan.
    • Tabakoaren mitoak.
    • Plastikozko birikak, 2. eskuko keak.
Alde Zaharreko Osasun Zentroa
  • Erabiltzaileentzako stand informatiboa osasun-zentroan:
    • Erretzeari uztearen onurak.
    • Erretzeari uzten laguntzeko metodoak.
  • Horma-erakusketa osasun-zentroaren sarreran, inguruko ikastetxeetako marrazkiak.
Habanako Osasun Zentroa
  • Erabiltzaileentzako stand informatiboa osasun-zentroan:
    • Erretzeari uztearen onurak.
    • Erretzeari uzten laguntzeko metodoak
Zaballako Osasun Zentroa
  • Zineforuma erabiltzaile-egoiliarrei:
    • Tabakoarekin zerikusia duten ondorengo hitzaldiak.
    • Erretzeari uztearen onurak
    • Erretzeari uzten laguntzeko metodoak.

*Informazio-kartelak Lehen Mailako Arretako unitate guztietan, hirigunean zein landaeremuan.