Lehen Mailako Arretako ikerkuntzari bikaintasun saria

Jesús Iturralde saritua izan da SEMERGEN 47. Kongresuan arrisku kardiobaskular handia duten pazienteen tratamenduari buruz egindako ikerketagatik

Jesús Iturraldek, Aranbizkarra I Osasun Zentroko familia-medikuak, Jatorrizko Ikerketa-lan Onenaren lehen saria lortu zuen urriaren 8tik 11ra Granadako Kongresu eta Erakusketa Jauregian ospatutako SEMERGEN (Sociedad Española de Médicos de Atención Primaria) 47. Kongresu Nazionalean.

“Valoración del nivel de incumplimiento terapéutico y de inercia terapéutica que existe en España entre los pacientes con riesgo cardiovascular alto o muy alto. Resultados del estudio objetivo en el punto de mira (OPM)” izenburu duen ikerketaren helburua da arrisku kardiobaskular handia duten pazienteen lagin zabal batean balioestea zenbatek ez duten betetzen eta artatzen dituzten medikuen inertzia terapeutikoa baloratzea.

Ikerketak agerian utzi zuen beharrezkoa zela kudeaketa terapeutikoa hobetzea gertakari kardiobaskular larriak prebenitzeko funtsezkoa den populazio-talde horretan. Aitorpen horrek balioa ematen dio, halaber, Arabako ESIak Lehen Mailako Arretaren esparruan egiten duen lanari, ikerketa klinikoa sustatuz asistentzia-kalitatea eta osasun-emaitzak hobetzeko tresna gisa.