Loaren Mexikoko Akademiak ohorezko kide izendatu du Duran Doktorea

Joaquin Duran doktorea, Arabako Unibertsitate Ospitaleko ikerketaburua, Loaren Mexikoko Akademiaren ohorezko kide izendatu dute. Saria eman diote aitortzeko zer-nolako ekarpena egin dion loaren ikerkuntzari Latinoamerikan; Mexikon, bereziki.

Loaren Mexikoko Akademiak urtero egiten duen kongresuan egin dute izendapena; orain dela gutxi izan da hiriburu federalean. Ospeko irakasleak izan ziren, loaren apnearen gaineko diagnostikoan eta tratamenduan izan diren azken aurrerapenak aurkezten.

AUOko Joaquin Duran eta Carlos Egea doktoreek txostenak aurkeztu zituzten gaixotasunaren historia naturalaz, diagnostiko sinplifikatuaz, loaren laborategi berriez eta apnea zentrala duten pazieenteen tratamenduaz.