Luis Galera, gizon lasai baten erretiro merezia

Hirurogeita hamargarren hamarkadaren bukaeran Txagorritxu “ireki” zuenetariko bat da, eta orain, 38 urte geroago, erretiro merezia hartu du. Luis oso pertsona lasaia da, lankideek maitatzen dutena. “Oso pozik” eta “eskerrak emanez” doa, jaso dituen omenaldiengatik.

Prestakuntza Madrilen, bere jaioterria, jaso eta egoitza Santanderren egin zuen. Lanpostua aukeratzeko orduan, zalantzan ibili zen Segovia eta Gasteizen artean, baina azkenean euskal hiriburua aukeratu zuen, “izugarrizko ospitalea inauguratzen zuena”.

“Nirea balitz bezalako ospitaleko partaide sentitu naiz”, azaltzen du. Duela lau hamarkada, zortzi ginekologo ziren, eta gaur berriz, hogeita hamar baino gehiago dira lehen mailako arretarekin oso ondo koordinaturik dagoen zerbitzu honetan. Galerak gogoratzen du 1982an Antzutasuneko Unitatea sortu zutela “eta 25 urte daramatzagula intseminazioak egiten”. Mediku hau beti izan da ginekologia kirurgikoa eta antzutasunaren ardura eraman duena.

Orain, erretiro merezi bati aurre egiten dio, mendizaletasuna, bidaiak egin, irakurri eta paseatzeari emango diona. “Oroimenak bihotzean geratzen dira”, bukatzen du irribarrez.