Miguel Gutierrez psikiatrak Osasun Ministerioaren saria jaso du
Miguel Gutierrezek, Araba ESIko psikiatriaburuak, Osasuneko ordena Zibilaren Enkomienda jaso du ikasketa, arreta eta ikerketan egin duen lanagatik.
Osasun, Gizarte zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioak ematen du sari hau. Ministerio horretako funtzioko titularra den Alfonso Alonsok eman zion saria psikiatra arabarrari, Psikiatriako XXIV Kongresu Europarraren barruan.
Gutierrez irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Psikiatriako katedraduna, Espainiako Psikiatriako Elkarteko presidentea, Osasun Mentaleko sarean Ikerkuntza Biomedikuntzako Zentroko ikertzailea eta Psikiatriako Batzorde nazionaleko kidea. Halaber, duela 24 urtetik hona Gasteizen ehunka aditu biltzen dituen Psikiatria Eguneratzeko Sinposioko antolatzaileetariko bat da.