Nuria Núñezek, Araba ESIko egoiliarrak, Europako Psikiatria Elkartearen saria jaso du

Nuria Núñezek, 4. urteko egoiliarrak, Europako Psikiatria Elkarteak ematen dituen bost scolarship deritzon sarietariko bat jaso du. Saria hau Europako 40 urtetik beherako psikiatrei ematen zaie, beti ere europar psikiatriaren garapenean modu esanguratsuan lanean ari direnei eskaintzen zaie.

Apirilaren 1etik 4ra Florentzian egin zen Europako psikiatriako 25. Kongresuan eman zen saria.

Sari honen bitartez, EPAk Nuria Núñezen merezimenduak aitortu nahi izan dizkio, besteak beste, Psikiatria Egoiliarren Espainiko elkartearen (SERP) lehendabiziko lehendakari eta sortzailea izatea, egun Nuria elkarte horretako ohorezko bazkide da, EFPTeko kolaboratzaile aktiboa (EUROPEAN Federation of Psychiatric Trainees Association) eta EPAko kongresuan egindako sinposioko ponente ere izan da, bertan hainbat poster zientifiko aurkeztu zituen.

Lortutako saria “bidaia poltsa” bat da, sari horretan sartzen da garapenean dauden zenbait  psikatra gazteen ekitaldietan izen ematea; baita garraio eta ostatu hartzeko aukera ere eta gainera, EPAko kide izateko urte beteko izen ematea.