Olarizu osasun-zentroak bultzatzen du ‘SaludComiendo’ jarduera
‘SaludComiendo’ izeneko jarduera kokatzen da IAPartylarizu (Ikerkuntzako jarduera parte-hartzailea) Ikerkuntza Komunitarioaren Proiektuaren barruan. Hain zuzen, proiektu hori 2009tik aurrera egiten da, Araba ESIko Olarizu Lehen Mailako Arretako Unitatean.
Otsailean eta martxoan zehar egin zen minbizia prebenitzeko elikadurari buruzko jarduera komunitario bat. Otsailean, AUO Txagorritxuko ostalaritza zerbitzuan bi saio eman ziren eta martxoan beste saio bi teoriko-praktiko Hegoalde gizarte-etxean.
Txagorritxuko saioetan erakutsi ziren ostalaritzako txoko guztiak, eta haietariko bakoitzari buruzko xehetasun guztiak eman zituzten. Era berean, ospitalean ematen diren dietak azaldu zituzten.
Berriz, Hegoaldeko saio teoriko-parktikoetan parte hartu zutenek aukera izan zuten minbizia prebenitzeko gomendio dietetikoak eta sukaldeko azturak ezagutzeko eta praktikan jartzeko, geroago dastatu zituzten errezetak eginez.
Ekimena sustatzen duen taldea osatzen dute erabiltzaileen tokiko sare batek, gizarte eragileek (Hegoalde gizarte-etxea, Adurza-San Cristobal adinekoen zentro soziokulturala) eta Araba ESIko profesionalek (Lehen Mailako Arreta eta AUOko Endokrinologia eta Nutrizio zerbitzua). Gainera, talde honek proiektuaren ebaluazioa egiteko ardura du.