Olatz Urbina, Bartzelonako Universitat Autonomako doktore berria

Olatz Urbina Bengoa gasteiztarrak, Santiago egoitzan lan egiten duen botikariak, pasa den azaroan, BUAren Medikuntzako Doktoregoa programaren barruan doktore titulua lortu zuen. Bere tesiaren izenburua hau izan zen: “Problemas relacionados con los medicamentos detectados en pacientes hospitalizados a través de una aplicación informática integrada en la orden médica informatizada”.

IMG_0001Tesi horrek helburu hauek zituen:

  • Puntuazio bat diseinatzea, ospitalean dauden bitartean medikamenduekin erlazionatutako arazoren bat (MEA) izan dezaketen pazienteak identifikatzeko.
  • Identifikatzea Kardiologia unitatean ospitaleratuta dagoen bitartean MEA bat izateko arrisku handiagoko pazientearen perfila.

Urbina doktoreak lan horretan defendatzen du ezaugarri demografiko, kliniko eta tratamenduko batzuk erlazionatzen direla MEA bat izateko arrisku handiago batekin.

Medikamentuekin erlazionatutako arazoek eragin handi dute ospitaleratutako pazienteen heriotza-tasan. Era berean, ospitaleko egonaldia luzatu, hiltzeko arriskua handitu eta ospitaleratzearen kostuak igotzen dituzte arazo horiek.

Hori dela eta, beharrezkoa da ospitaleratutako pazientengan MEA identifikatu, antzeman eta prebenitzea ahalbidetzen duten tresnak izatea.

Adituak defendatzen du Farmaziako alerta-sistema izateak, preskripzio elektronikoarekin batera eta historia kliniko informatizatuan sartuta, optimizatzen dituela farmaziako tratamenduaren monotorizazioa eta lan horri emandako baliabideak.

Olatz Urbinak aztertu zituen tesian Hospital del Mar-eko (Bartzelona) Farmaziako zerbitzuak jasotako datuak 2009an zehar. Epe horretan antzeman zituzten sei mila MEA baino gehiago Farmaziako zerbitzuak egindako aplikazio bati esker, pazienteengan ustezko MEA antzematean, alertak sortzen dituen farmaziari buruzko informazio garrantzitsu bat sartuz.

Urbina doktoreak tesia egin zuen Bartzelonako Universitat Autonomako Medikuntza sailean, Santiago Grau, Oliva Ferrandez eta Pere Saballsen zuzendaritzapean.