Osakidetzak azeleragailu lineal berri bat du Arabako ESIan paziente onkologikoentzat
Ekipamendu berriarekin, guztira 3.700.000 euroko inbertsioa egin da, eta urtean 1.250 paziente inguru tratatuko dira
Erradioterapia planifikatzeko OTA berri bat ere jarri du martxan. Bi ekipo horiek tratamendu zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak ahalbidetzen dituzten azken aurrerapenak dituzte
Erosketa Osakidetzako ekipoak berritzeko eta eguneratzeko etengabeko prozesu baten barruan dago, paziente onkologikoen biziraupena eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin
Aste honetatik aurrera, Osakidetzaren Arabako ESIak azeleragailu lineal berri bat eta erradioterapia planifikatzeko OTA berri bat ditu. Ekipo horiek Goi Teknologiako Ekipoetan Inbertitzeko Planaren (INVEAT) esparruan daude, eta azken aurrerapenekin hornituta daude, tratamendu zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak ahalbidetzen dituztenak.
Berritze horiekin, Arabako ESIko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuak, AUO Txagorritxun kokatuta, gaur egun, goi-teknologiako 2 azeleragailu lineal eta erradioterapiako 4D plangintzako OTA 1 ditu. Ekipamendu berriak, dagoen azeleragailuarekin batera, urtean 1.250 paziente inguru tratatuko ditu, aste honetan jarri da martxan eta guztira, 3.700.000 euroko inbertsioa egin da.
Horrela, amaiera eman zaio Arabako Unibertsitate Ospitaleko beste azeleragailuan gaitutako hirugarren txandari, bai eta pazienteak 2022ko azarotik Donostia Unibertsitate Ospitalea-Onkologikora eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera bideratzeari ere, Osakidetzako osasun-erakundeek sarean egiten duten lanaren erakusgarri. Horrek guztiak kalitate goreneko arreta bermatu du, minbizia duten eta erradioterapia behar duten pazienteen tratamenduan atzerapenik ez egotea lortuz.
Zer abantaila dakarzkio pazienteari?
Erradioterapia planifikatzeko OTA berriak 3D teknika, 4D teknika, SGRT sistema eta Gating sistema ditu. Sistema horri esker, arnasketa mantenduko tratamenduak egin daitezke, eta bolumenak automatikoki inguratzen dira, adimen artifizialean oinarrituta.
Azken belaunaldiko azeleragailu lineal instalatu berriak, ohiko azeleragailuen aldean, gainazalaren araberako erradioterapia gidatuko plataforma integratu aldakor bat emango du (SGRT), pazientearen gainazaleko puntuen jarraipen optikoan oinarritua, tratamenduaren aurretik posizionamendu zehatza ziurtatuz. Horrela, erradiazio ionizatzaileen dosi alferrikako bat saihesten da, eta horrek pazienteen ongizatea hobetzen laguntzen du, erradiazioarekiko esposizioaren berezko arriskuak minimizatuz.
Ekipo horiek aukera emango dute albo-ondorioak murrizteko eta tratamendu erradioterapikoko teknikak modu zehatzagoan eta seguruagoan gauzatzeko: intentsitate modulatuko erradioterapia (IMRT), arkoterapia bolumetriko modulatua (V-MAT), erradioterapia estereotaxiko zatikatua extrakraniala (SBRT), irudi bidezko erradioterapia gidatua (IGRT) sistema robotizatuen bidez, zuzeneko dosimetria atari irudiaren bidez (DIV), iragazki lautailurik gabeko sortak dituzten teknikak (FFF), erradiazio-sortaren sinkronizazioa tumorearen mugimenduarekin, pazientearen arnasketaren ondorioz (Gating-4D) eta tumoreen mugimendua murrizteko bitarteko gisa mantendutako inspirazio behartuaren teknika (DIBH). Teknika honen bidez, doitasun-maila oso altuak dituzten tumoreak eta mugimenduan dauden ehunak tratatu ahal izango dira.
Aurrerapen teknologiko honek aukera terapeutiko berri ugari irekiko ditu gaixotasun lokalizatua eta/edo oligometastasikoa duten paziente onkologikoengan, eta kontrol lokaleko indize altuak lortuko ditu, gaixotze-tasa minimoarekin.
Inbertsioak azken teknologietan
Erosketa horiek Osakidetzako ekipoak berritzeko eta eguneratzeko etengabeko prozesuaren barruan sartzen dira, paziente onkologikoen biziraupena eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Raúl Poza, Arabako ESIko Onkologia Erradioterapikoko zerbitzuburuaren hitzetan, "Arabako ESIko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuan ekipo horiek berritzea aurrerapen esanguratsua da gure pazienteen tratamenduan, erradioterapia emateko zehaztasun eta eraginkortasun handiagoa ematen baitie".
Ekipamendu berria abian jartzeak, 2018-2023 aldirako Euskadiko Plan Onkologikoaren ildotik, zeinak arreta onkologikoaren jarduera-eremuak definitzen baititu minbiziaren biziraupena hobetzeko helburuarekin, abangoardia teknologikoan kokatzen du Arabako ESIa, Arabako paziente onkologikoei kalitate handiagoko eta seguruagoko arreta eskaintzeko aukera emanez.