Osakidetzak Pediatriako BAEE I. Truke-jardunaldia egin du Arabako ESIan
Ekitaldia maiatzaren 2an izan zen AUO Santiagoko areto nagusian
Osakidetzako Pediatriako BAEE I. Truke-jardunaldia maiatzaren 2an egin zen AUO Santiagoko areto nagusian, eta erizaintzako profesional ugari bildu ziren bertan. Ekitaldia ongietorri bero batekin hasi zen, Idoia Zamora, AUOko Erizaintza Azpibatzordeko presidentearen, eta Marta Quintana, AUOko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko ikasketaburuaren, eskutik. Ondoren, Diana Calvo, Arabako ESIko Erizaintzako zuzendariariak irekiera-hitzaldia egin zuen.
Jardunaldian egoitzaldia amaierako lan interesgarriak aurkeztu ziren eta ondoren hizlariek jendeak egindako galderak erantzun zituzten. Ekitaldiaren unerik nabarmenetako bat haurren obesitatearen prebentzioari buruzko hitzaldi magistrala izan zen, Lakuabizkarrako Osasun Zentroko erizainak, Beatriz Noarbek, eta Salburuko Osasun Zentroko erizainak, Ana Fernández de Zañartuk, emana. Horiek xehetasun handiz jorratu zuten gaia, eta gomendio eraginkorrak aurkeztu zituzten eta ohitura osasungarrien tailerrari buruz, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, hitz egin zuten.
Jardunaldiari amaiera emateko, Egoitzaldiko amaierako lanen ziurtagiriak banatu zitzaizkien hizlariei, eta Idoia Zamorak eskerrak eman zizkien, osasun-arloan etengabeko prestakuntzaren garrantzia azpimarratuz. Azkenik, bertaratutakoek lunch batez gozatu zuten, non iritziak eta esperientziak trukatu ahal izan zituzten. Oso jardunaldi aberasgarria izan zen, etorkizunari begira itxaropen handiak utzi zituena.