Osakidetzako “olatu morearen” arrakasta Gasteizko Enpresen Lasterketan
Arabako Osakidetzak (AUO, Eskualdea eta Zerbitzu Orokorrak) benetako protagonistak izan ziren urriaren 3an Gasteizko Alde Zaharrean izandako XIV enpresen lasterketan.
Gure erakundeak 740tik 116 partaide (denak kamiseta morearekin) zenbatu zituen kirola eta batasunaren jai honetan. Guztira, lurraldeko 85 enpresak hartu zuten parte.
Osakidetzako “olatu moreak” sari asko jaso zuen: emandako 28 sarietatik 9 (lehengo 6 sari eta bigarren 3 sari). Besteak beste, langile gehien aurkeztu zuen enpresaren saria, eta lasterkaren lehen saria Gontzal Plaza eta Pedro Ruiz bikotearen lehen saria. Atleta bikain bi horiek lasterketaren 5 kilometroak egin zituzten 16’ 18” denboran. Zalantzarik gabe, marka desiragarri bat.
Emakumeak ere protagonistak izan ziren: bai partaide asko egon zelako, bai lortu zituzten sariengatik.
Jakina denez, lasterketa egiten da bikoteka, hirukoteka eta laukoteka (gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak). Azken finean, urtetik urtera hazten den eta primerako antolakuntza duen lasterketa izan da.
Zorionak “olatu moreari” bere ahalegin eta ohoregatik!