Osakidetzako Pazientearen Segurtasunari buruzko V. Jardunaldian egon zen Araba ESI
Osakidetzak antolatutako Pazientearen Segurtasunari buruzko V. Jardunaldian parte hartu zuten Inma Moraza eta Amaia Iturrieta profesionalek, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, aurreko asteazkenean.
Inma Moraza, Araba ESIko Pazientearen Segurtasunari buruzko ordezkariak pazientearen segurtasunareko oinarrizko lerrotzat ematen duten “ESIko pazienteen identifikazio prozedura atxekitzeko sentsibilizazio-estrategiaz” hitz egin zuen. Era berean, segurtasun kultura zabala garatzeko garrantzia azpimarratu zuen non profesionalek eta kudeatzaileek intzidentziak eta bere eragileak hizpide izan eta eztabaida dezaketen.
Bestetik, Amaia Iturrieta, Araba ESIko Prozesuen Kudeaketarako Zerbitzuko kalitateko gainbegiraleak “Araba ESIko segurtasun kirurgikoa egiaztatzeko zerrendaren ezarpen-estrategiaz” hitz egin zuen. Izan ere, 2013an hasi zen bere ezarpena eta hori sendotzeko bideo bat ekoiztu dute non segurtasun kirurgikoa egiaztatzeko zerrenda egokitasunez betearazteko gogoeta egiten zaien profesionalei.
Jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Jon Darpon sailburua egon zen, eta argi utzi zuen berak zuzentzen duen sailak ildoen jarraitutasuna bermatu nahi duela, hala nola osasun-laguntzarekin lotutako infekzioen prebentzioa eta kontrola; pazientearen zaintzari lotutako jardunbide egokiak; segurtasun-gertaeren jakinarazpena, ikasteko xedez; pazienteen inplikazioa beren segurtasunean bertan, edo profesionalen prestakuntza, haien arteko koordinazioa eta komunikazioa, besteak beste. Era berean, alderdi berriak hartuko ditu barnean, hala nola malnutrizioaren prebentzioa, antibiotikoen aurkako erresistentzia eta larrialdi-zerbitzuetako segurtasuna.
Adierazi zuenez, ildo eta proiektu horietan guztietan aurrera egiteko, Osakidetzak programa korporatibo bat dauka, 300 profesionalek baino gehiagok osatutako lantalde ugaritan sostengatua eta erakundeen segurtasun-erreferenteek dinamizatua.