‘Osasun mezuak zuretzat’ Zabalganan
Osasun-zentroak osasunaren zainketari buruzko mezu interesgarrien erakusketa zabaldu berri du.
Testuen hautaketa eta erredakzioan administrazioko, erizaintzako, familia medikuntzako eta pediatriako profesional guztiek parte hartu dute; horiek guztiek egunero euren pazienteei kontsultara hurbiltzen direnean ematen dizkieten aholkuak jasoaz joan dira.
Mezu errazak, batzuk gainera jakinak eta oro har praktikoak eta lagungarriak gure osasuna hobe zain dezagun eta osasun sistemarekin modu eraginkorragoan harremanetan jar gaitezen. Euskaraz eta gazteleraz idatzita daude eta zentroaren kanpoalde zein barrualdetik ikus daitezke.
Zabalganako osasun-zentroak gonbidapena luzatzen die herritarrei handik pasa daitezen mezuak ezagutzera eta gogorarazten die hauei buruzko zalantzaren bat izanez gero, euren profesionalengana jo dezaketela.