Ospitaleratutako pazienteentzako bisiten murrizketa osoa

Arabako ESIk gaurtik aurrera, martxoaren 31, ospitaleratutako pazienten bisitak guztiz debekatu ditu

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19 infekzioaren aurkako borrokan ospitale-eremuan hartu beharreko neurriei buruz emandako jarraibideen arabera, Arabako ESIk gaurtik, martxoaren 31tik, ospitaleratutako pazienteentzako bisiten guztizko murrizketa ezarri du, behar bezala justifikatutako salbuespenetan izan ezik, hala nola adingabeei laguntzea, bikoteari erditzean eta erditze ondokoan laguntzea eta azken egunetako egoeran dauden pazienteak zaintzea.

Pazienteen osasun-egoerari buruzko informazioa

Telefonoz emango da goizeko ohiko mediku-bisiten ondoren, pazienteak baimena eman ondoren. Pazienteak ezin badu bere iritzia eman, ospitaleratzean identifikatutako kontaktu gisa konfiantzazko pertsonari jakinaraziko zaio.

 

Ospitaleratutako pazienteekin zerikusia duten gai ez-sanitarioen kasuan

Paziente eta Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzuaren (PEAZ) telefono hauen bidez egingo da ospitalearekin komunikatzeko bidea:

  • AUO KKKK: 945007519
  • AUO Santiago: 945007660
  • AUO Txagorritxu: 945007312