Patricia Sobradillok, Araba ESIko neumologoak, lortu du komunikazio onenaren saria

Sobradillo doktoreak BGBK arloko komunikazioa onenaren saria jaso zuen, pasa den ekainean, Granadan izandako Neumologia Elkarte espainiarraren 49. Kongresuan.

Aurkeztutako lanak izenburu hau du: Validación de las ecuaciones espirométricas LMS en la población española: Estudio VALEMOS.

Izan ere, ikerketa horren xedea da biztanle espainiarrengan balioztatzea ekuazio berri batzuk, espirometriaren interpretazioan aplikagarriak diren balore teorikoak aurreikusteko erabiltzen direnak. Ekuazio horien alde positiboak dira datu antropometrikoen menpe ez egotea eta 3-95 urte  bitarteko biztanleentzat aplikagarriak izatea.

Hortaz, ekuazio horiek estatu osoan egiten diren espirometria guztiei aplikatu dakizkie. Erabilgarriena izateaz gain, espirometria da Neumologiaren diagnostikoa eta pronostikoa egiteko ezinbesteko proba bat.