Paziente ostomizatuaren Mundu Eguna ospatzen du Araba ESIk

Paziente ostomizatuaren Mundu Eguna ospatzeko asmoz Araba ESIko erizain estomaterapeutek eta Kirurgia Orokorreko taldea “Pon una bolsa en tu vida” kanpainan hartuko dute parte Gesto Proiektuaren bidez, aurten izango den hirugarren edizioan, hain zuzen ere.

Ostomia-eramaileak guztion begietara plazaratzea da kanpainaren helburua. Alegia, herritarren eta komunikabideen aurrean poltsa bat eramaten zer sentitzen duen pazienteak zabaldu nahi dute. Izan ere, pazienteari estigma kendu nahi diote bere egoera normalizazio-bidera eramaten duten neurri berean.

Kanpainak komunikazioko bi ardatz nagusi ditu (Facebook @ProyectoGESTO eta Twitter @proyectoGESTO) eta horien bidez ostomiari buruzko informazioa zabalduko du.

Araba ESIk parte hartzera gonbidatzen zaituzte kanpainaren aldeko argazkiak guri helarazita, bestetik, irudimena erabili ahal duzu; poltsa bat tripan margotu, edo esaldi bat, edo marrazki bat, pazienteentzako mezu bat bidali edo zure artisautzako poltsa sortu... Lehentasunezkoak zure partaidetza eta laguntza dira.

Sare sozialetara argazkiak igo nahi badituzu #DiaMundialOstomizado, #PonUnaBolsaEnTuVida eta #ArabaESI hasthag baliatzea daukazu.