Profesionalak eta herritarrak berriro ere bilduta, Araba ESI/Bioarabako XVIII. Ikerkuntza Jardunaldietan

Azaroaren 8 eta 9aren artean, Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu Jauregian topagune izan zen osasun eta ikerketa arloko profesional eta herritarrentzat, bertan, ongizatearen geroari buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatu zituzten.

Araba ESI/Bioarabako Ikerkuntza Jardunaldietan profesionalen arteko topaketak hasiera eman zion aurtengo edizioari. Lehen saio honetara osasun eta ikerketa arloko 285 profesional inguru bildu ziren. 22 laneko mahaitan edo workshopsetan antolatuta hainbat ideia eta esperientzia partekatu zituzten. Era berean, zenbait ikerketa eta berrikuntza proiektuetan elkarlanean aritzeko oinarriak jarri zituzten anitzak diren hurrengo eremuetan: kardiobaskularra, Farmaziako garapena, gaixotasun infekziosoak edo genetika, besteak beste.

Etekin handiko lehen saio honetan ateratako ondorioak hurrengo egunean aurkeztu zituzten arlo bakoitzeko arduradunek.

Azaraoren 9ko bigarren eguneko jardunaldian Ezagutzaren Azoka egin zen non lehen aldiz Arabako enpresak eta ikerketa-taldeak harremanetan jarri ziren berrikuntzak sortzeko informazio zientifikoaren elkartrukaketa eta elkarren arteko interesguneak baliatuz.

Arratsaldez, Francisco de Vitoria Entzutegian ekitaldia egin zuten; bertan, workshopsetatako ondorioak aurkeztu ez ezik “Ikerketa eta Berrikuntza sariak” ere eman zituzten. Urtero bezala, “Topaketa herritarrekin” egin zen.

Aurtengo edizioan 325 ikerlan aurkeztu dituzte Ikerketa eta Berrikuntza sarietara, horiek guztiak Europa Jauregiko pasillo zentralean erakusgai egon ziren asistenteen begi aurrean. Hala, zenbait kategoriatan banatuta, sari horiek Araban ikerketa eta berrikuntzako jarduerak suspertzea dute helburu; baita osasun bioezientzei buruzko ikerlariei begira bere ikerlanak baliatzeko orduan ere.

Ondoren, Jesús Larrañaga Araba ESIko zuzendari-gerenteak, Jon Zarate EHUko Euskera eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordeak eta María Aguirre, Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza sanitarioen zuzendariak inagurazio ofiziala egin zuten bide batez ‘Topaketa herritarrekin” segida emateko.

Topagune horretan “Minbizia prebenitzeko aurrerapenak” hizpide zelarik herritar guztiak, profesionalak eta pazienteak, harremanetan jarri zuten zenbait ikuspegitatik: zientifikoa, klinikoa, soziala eta giza ikuspegia.

Lehendabizi, Alfredo Ibisate Minbiziaren Aurkako Elkartearen boluntarioa eta gaixotasuna gainditu duen pazienteak lehen pertsonan kontatu zuen bere esperientzia.

Bestaldetik, CIC bioGUNEko Ikerbasqueko Arkaitz Carracedo ikerlariak era argian ulergarrian minbiziaren erradiografia bat erakutsi zuen, horiek horrrela, gaixotasuna gainditu ahal izateko tratamendu  pertsonalizatuaren arrazoiak. Era berean, nola sailkatu, zer jan, baita tumore bakoitzeko ahulgunea nola topatu ere.

Isabel Orbe, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen Fundazio Zientifikoaren zuzendari nagusiak gaixotasunarekiko zenbait alderdiren ikuspegi integrala eta anitza eman zuen baita prebentzioari, garapenari eta sendabide berriei begira ere.

Amaitzeko, Antonio Arraiza, Osakidetzako Osasun programen Koordinatzaile Korporatiboak minbizia prebenitzeko baheketen emaitzak aurkeztu zituen.

Araba ESI/Bioarabako XVIII. Ikerkuntza Jardunaldiei Arabako Osasun Lurraldeko ordezkaria den Arturo Lópezek eman zien amaiera.

Aurten, eta Ikerkuntza Jardunaldiekin bateratuz, Araba ESI/Bioarabak Zientziaren astean hartu du parte. Izan ere, EHUk antolatu du eta herritar guztientzat zabalik dago; bertan, “Alérgenos y alergiak” eta “Crea tu app de Salud” estandak, Oinarrizko bizi- euskarriaren (OBE) eta Zientziaren detektiben tailerrak eta Arabako Medikuntzako Irakaskuntza Unitateko Ospitale birtualtetik bisitaldi bat, aurkitu daitezke, besteak beste.