‘SEXUKABLOG’, SEXUARI BURUZKO HEZIKETAREN LEIHO IREKIA

2010ean jaio zen osasun publikoko erabiltzaileei etenik gabe hazten zen eskaintzari erantzuna emateko. Bosturteko batean, Sexukablog – izen hori du programak- bihurtu da tresna interaktibo handi bat, integratzen dituena “on line” prestakuntza eta sexuko jarduerako aztura osasungarriak bultzatzeari buruzko aurrez aurreko jardunaldiak.

Horrela bada, unibertsitateko ikasle, profesional sozio-sanitario, ikasle eta erabiltzaileentzat eginda dago. Diziplina askotako talde bat da, familia-medikua, ginekologo, botikari, EHUko irakasle, sexologo, erizain eta abarrek osatzen dutena.

Haiek guztiek lan egiten dute hauek eguneratzen: antisorkuntza, GPB, sexu-transmisioko infekzioak, sexualitatearen kudeaketan gaitasunak eta sareko informazioa.

Jarduerari buruz egindako estudio pilotuek adierazten dute arrakasta, %95eko asebetetzearekin. Marta Quintanaren iritziz, gakoa dago ohiko zalantzak argitzeko Lehen Arretako eta Arreta espezializatuaren artean dagoen lotura onean; bera lankideak, Juanma Martín, (biok AUO-ko ginekologoak) zehazten du zeharkako proiektua dela eta “ hori dela politena”.

Proiektuaren dinamizatzaile nagusia Rosa Mateos dugu, Olarizuko osasun zentroko medikua dena. Oso emakume dinamikoa da eta lanarekin konprometitua. Dagoeneko prestatzen hasi da azaroaren 2 eta 3ko Farmazia Fakultatean izango den aurrez aurreko jardunaldia.

Zalantzarik gabe, arrakasta handikoa izango da.