Sintromeko kontsultaren kokapen berria

Martxoaren 24tik aurrera Sintrom antikoagulatzailea kontrolatzeko AUO KKKK-etan hitzordua duten pertsonek AUO Santiagoko pabiloiko 0 solairura joan beharko dute ezarritako orduan

AUO Santiagoko ate nagusitik sartu beharko da, eskuineko korridoreari jarraituz laborategi-gunera iritsi arte, han egingo baitzaie kontrol hori.

Sintrom ez den beste antikoagulatzaile batzuekin tratatzen ari diren eta hitzordua AUO KKKK-etan duten pertsonek ez dute kontsultara joan behar, telefonoz deituko baitzaie.