Soraya Lezana, Araba ESIko Erradiodiagnostiko teknikaria, hezitzeko posterrik hobereneko saria

 

Soraya Lezana AUO Txagorritxuko Larrialdi Zerbitzuko Erradiodiagnostiko teknikariak eta Raquel Díaz, Miranda de Ebroko Santiago Apóstol Ospitaleko Erradiodiagnostiko teknikariak ere, 2017ko azaraoren 10tik 12ra bitartean Alcalá de Henaresen izan zen CIMERSEGRA Irudi medikoko eta Erradoterapiako I. Kongresuan hezitzeko posterrik hobereneko saria jaso zuten.

Saritutako azterlanaren izenburua hauxe da: ‘Efectividad Práctica en el Diagnóstico Radiológico inicial del Choque Femoroacetabular (CFA)’ eta teknikariei protokolo erradiografikoa helarazi nahi die hasierako fasean patologia hori diagnostikatu ahal izateko. Izan ere, bere lehentasunaz ohartarazita pazienteari tratamendu erasokorrak saihestea du helburu.

Protokoloa AUOko Traumatologia eta Erradiologiako Zerbitzuen arteko lankidetzaren emaitza besterik ez da, pazienteen arreta hobetzeko etengabeko bilaketa-prozesuaz baliaturik.