Txagorritxuk hasi du jaioberriaren berehalako erdiondoko arreta, erditzeko eremuan

Araba ESIko Amatasuneko Zerbitzuak otsailaren 2an hasi zuen jaioberriaren berehalako erdiondoko arreta, erditzeko aldean. Horrek esan nahi du haurraren bizitzaren lehengo bi orduetan amaren ondoan egongo dela, bien arteko larruazaleko kontaktua lehenetsiz.

Ama-haurra bikotea ez desegitea oso positiboa da biontzat, amagandiko edoskitzearen finkatzea hobetzen baitu.

Obstetriziako bloke berriaren diseinua pentsatu da logelan berean dilatazioa, erditzea eta berehalako erdiondokoa egiteko. Etorkizunean, ezaugarri horietako zazpi logela izango dira.

Beraz, ama-umeentzako arreta integralean aurrerapauso handi bat da gure ospitalean.