Vera erizainak AUO-Txagorritxuko Pediatria Zerbitzua bisitatu zuen

Pasa den maiatzaren 12an Erizaintzako Nazioarteko Eguna ospatu zen eta SATSE sindikatuak bai Vera urtxintxarekin, bai pazienteekin batera egin zuen ospakizuna.

Vera urtxintxa bat da umeei eta gurasoei ondo egon daitezen erizaintzako lanaren garrantzia eta zainketa pedagogikoak erakusten dizkiena. Verak nahi du umeek bere beldurrak kendu eta osasun zentroarekiko bisita osasunerako eginkizun positibotzat jo dezatela. Laburbilduz, arreta sanitarioa humanizatu nahi dute aspaldi gaixotasunarekin lotuta azaltzen zen hainbat eremutan.

Aipatutako jardunaldian, Vera urtxintxak ingresatutako umeei “La gran aventura de Vera” ipuina eman zien. Izan ere, pertsonaia bitxiak ez daki handitan aukeratu duen lanbidea, baina ezustekoz betetako bidaia batean bere bokazioa aurkitzen du erizain moduan.