Aurten ere, Bioarabaren XX. Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldien markoan, Topaketa Herritarrekin egingo da.
Aurten honako hau izango da gaia: “Haurrak eta osasuna”
Herritarrek hautatutako gaia lantzeko gizarteko eta osasunaren arloko erakundetako hiru profesional ospetsu izango ditugu. Gainera, Bioheroiak proiektuan parte hartu duten umeek mahaingurua egingo dute.
Araban Bioheroiak sortuz proiektuaren xedea umeak, zientzialariak eta biozientziak hurbiltzea da. Horretarako, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuak (Arabako ESI, Arabako Errioxako ESI, Arabako Osasun Mentaleko Sare eta UPV/EHUren ikerketa guztia batzen du) biozientziei buruzko ikerlanen lehiaketa antolatzen du.
Ekitaldia azaroak 20ko 17:30ean izango da Europa Kongresu eta Erakusketa Jauregiko Francisco de Vitoria auditoriumean. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Francisco Javier de Arístegui Fernández
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU)Medikuntza Fakultateko Pediatria katedraduna.
Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko (Bilbo) pediatria Zerbitzuko zerbitzuburua da eta Pediatriako gaixotasun infekziosoetako ataleko arduraduna (1987az geroztik)
Seiurteko ikerketa lanak aitortuak Ikerketa jardueraren Hezkuntza Ministerioko Batzorde Ebaluatzaile Nazionalak (CNEAI)
Iñaki Zorrilla Martínez
Psikiatriako Doktorea, Arabako ESIaren Psikiatra espezialista, UPV/EHUko ondoko irakaslea. Biorabako ikerlaria, Biorabako entsegu klinikoen unitateko koordinatzailea.
Bere interesgune nagusiak dira afektibitate-nahasmenduak eta bereziki
Nahasmendu bipolarra.
SEPbeko eta Bioraba Ikerketa Sanitarioaren Institutuan gailentzen ari den ikerlaria; azken honetan Entsegu Klinikoko Unitatearen Koordinatzaile lanak burutzen dituena.
Cibersameko kide eta Haurren tratu txarren eta aldaketa epikenetikoaren FIS proiektu zentroaniztunaren ikerlari nagusia.
Iratxe Salcedo Pacheco
Arloko Pediatra Espezialista, Arabako Errioxako ESiarena, Osakidetza.
Esku-hartze Komunitarioko I+G+I proiektu korporatiboen garapena eta zuzendaritza koordinatzen ditu.
Ertz ezberdinetik egindako Haur obesitate eta gainpisuaren abordaia eta esku-hartze komunitarioan egindako jardunagatik gailentzen da, pediatriako kontsultan garatutako hainbat proiektuengatik, baita komunitate eta eskola zentroetan, “El viaje de Mangols” haurren obesitatea eta gainpisuari aurrea hartzeko munduan bakarra den eta guztiz berritzailea den programaren zuzendaria eta sortzaileetako bat (kokreatzailea)