Zain Barneko Terapiako erizainen Nazioarteko eguna ospatzen du Araba ESIk

“IV Nurse Day”, Zain Barneko Terapiako Erizainen Nazioarteko eguna dela eta, gaur, urtarrilaren 25ean, Araba ESIko Zain Barneko Terapiako taldearen erizainek poster bat egin dute “Stop zain kateterrak ustekabean ateratzea” eta bertan hainbat jarraibide daude hori gerta ez dadin.

Pazientearen segurtasunari eragiten dio kateterrak ustekabean ateratzea, izan ere, zailtasun arriskua handitzen du, pertsonalaren lana eta egonaldiaren iraupena luzatzen du eta horrenbestez, baliabide material eta giza baliabideen kostua ere bai (SMICYUC, 2011).

Pazientearen hainbat egoera klinikok eragiten du ustekabean ateratzea, esaterako aurretik sumatu ezin diren orientazio ezaren aldiak eta asaldadura, batez ere, gauean gerta ohi direnak. Baina badaude pazientetik at dauden zainketak, kontuan har ditzakegunak eta abian jar ditzakegunak profesional guztiek, ahal den neurrian, ustekabean ateratzeak ekiditeko.

Esaterako era honetako jarduerak: kateterra eusten dituzten aposituak aztertzea, maila egoki erabiltzea eta arreta handiz jokatzea sistema eta luzagarri, bereziki pazientea ospitaleko beste zerbitzu batzuetara aldatzen denean edo ohetik-aulkira mugitzen zaionean, berebiziko garrantzia dute zaineko kateterra guztiz edo partzialki ateratzea saihesteko.

Zain Barneko Terapiako taldea 2018an hasiko da formazio jarduera honekin, unitateetara hurbilduko dira taldeei elkar eragiteko asmoz eta profesionalak pazienteen segurtasunaren hobekuntzan sartu asmoz. Denok eskain dezakegu zerbait zaintza baskularrean.