2016ko Hizkuntza-eskakizunen II. deialdia

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2016ko 2. deialdian izena emateko epea zabalik izango da irailaren 10etik 24ra (biak barne).

Deialdi honetan parte har dezakete: 2016ko martxoaren 16tik 2016ko irailaren 24ra bitartean Osakidetzan lan kontraturen bat eduki duenak, edo senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan dagoen langileak.

Izendagaiek eskabide elektronikoa bete behar dute helbide elektroniko honetan:

Intranet: http://www.osakidetza.net > Profesionalak > Euskera > Euskarako informazio sistema > Aplikaziora sartu > Sartu > egiaztapenak > 2016ko ohiko deialdia – II > Eskabideak).

AURREIKUSITAKO EGUTEGIA

Azterketa idatzia: azaroaren 5ean
Ahozko azterketa: abenduaren erdialdean