Paziente-bizia Programa: Ikastaroen edizio berria

Programaren bidez, gaixotasun kronikoak dituzten edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei informazioa eman nahi diegu gaixotasun horiei buruz, eta erakutsi nahi diegu zein diren osasun-egoera hobetzeko izan beharreko ohiturak edo jokabideak. Urte osoan zehar, hainbat tailer burutuko dira.

Azken  2016ko azken lauhilekoko ikastaroak:

“Zure diabetesaren maneiu  pertsonala”

  • LMA Olarizu (Heraclio Fournier, 19 zk.). Gimnasioa: saioak asteartero izango dira, urriaren 4tik azaroaren 22ra, 10:30etik 13:00etara.

“Nire osasuna aktiboki zaintzen” (0-7 saio)

  • Lakua- Sansomendi gizarte-etxea (Senda de los Echanove, 2). 1. tailerra. 0 saioa urriaren 14an izango da 16:00-17:15; gainontzeko saioak asteazkenero urriaren 19tik azaroaren 30ra, 16:00etatik 18:15era.
  • San Martín LMA (Pintor Teodoro Dublang k., 23). Gimnasioa, sotoa. 0 saioa urriaren 4an izango da, 16:00etatik 17:15era; gainontzeko saioak asteazkenero, urriaren 5etik azaroaren 23ra, 16:00etatik 18:15era.
  • Olaguibel LMA ( Olaguibel k., 31). Gimnasioa, 5. pisua. Saioak asteartero izango dira, irailaren 20tik azaroaren 8ra, 10:30etik 12:45era; lehena izan ezik, irailaren 21ean izango dena.
  • Lakua-Arriaga LMA (Julián Arrese k, 5). Erabilera anitzeko gela. Saioak asteartero izango dira, irailaren 20tik azaroaren 8ra, 16:00etatik 18:15era; lehena izan ezik, irailaren 21ean izango dena.