2018ko Euskal Osasun Inkesta | Datu garrantsitzuak

EAEOI Euskadiko osasunari buruzko informazio-sistemaren funtsezko atal bat da, Euskadiko osasun-sistemak hartu beharreko erabakiak elikatzen dituena eta horiei buruzko informazioa ematen duena, bereziki, Osasun Planari dagokionez. Gainera, osasun-arloko gizartedesberdintasunak monitorizatzeko tresna nagusia da
EAEOIk osasunaren dimentsio anitzeko izaera islatzen du, pertsonek beren osasunarekiko duten ikuspegia zein den erakusten digu, osasun-determinatzaile ugari aztertzen ditu (enpleguko eta laneko baldintzak, etxebizitzaren ingurua, faktore psikosozialak, zainketa-lanak eta etxeko lanak, egoera sozioekonomikoa, osasunarekin lotutako portaerak…), eta osasun- eta zainketazerbitzuen erabilera zein den adierazten digu. Osasunaren determinatzaile sozialen kontzeptuesparruak gidatu du ikertutako determinatzaileen hautaketa, bai eta emaitzen aurkezpena ere.
EAEOI 2018 galdetegiaren datuak 2017ko urritik 2018ko maiatzera bildu ziren. Horretarako, 5.302 familiako lagina ezarri zen eta, ondorioz, 12.071 pertsona elkarrizketatu ziren.













