Historia Klinikoetarako sarbidea (II) | Trazabilitatea
Bateratutako Istorio klinikoa Osabide Global eta Osabide-AP programa informatikoen bidez, horretarako baimena duenari, ahalbideratzen dio pazienteen Historia Klinikorako sarbidea izatea
Historia klinikoetarako sarbideen kontrol sistema bidez, horietan egindako jardueren ibilbidea gordetzen eta grabatzen da, monitorizazio politikaren baitan sartzen den pertsonaren identifikazioa erregistratzen da, baita egin den ordua eta egunarena ere.
Arreta klinikorako sarbide gaitasun hori, behar den moduan erabiliz gero, jakinarazi nahi dizkizuegun ondorio larriak ekar ditzakete:
1- Historia klinikoan SARBIDE EZ EGOITZAT JOTZEN DA honako arrazoibide hauek jarraitzen ez dituzten beste jarduera guztiak: asistentzia, ikerketa, irakaskuntza, azterketa epidemiologikoa edo eta osasun publikokoa, zuzenbide, planifikazio edo osasun programazioa, fakturazioa edo epaitegiko agindua.
Osasun langilea izan arren, arrazoi horietakoren batengatik ezin badu sarbidea justifikatu, ez dauka eskubiderik pazientearen historia klinikoaren edukietara sartzeko.
2- Zentzu honetan, Pazientearen Autonomia Legearen 7. artikuluak, ezartzen du pazientearen datuetara legezko sarbidea bermatzeko beharrezko diren neurriak hartu behar direla eta intimitate eskubidea errespetatu. Betebehar honetan Osakidetzako langile guztiek dute eskumena.
Osakidetzako profesional guztiek bermatu behar dugu ditugun edo izan ditzakegun datu pertsonalen erabilera edo sarbidea, bereziki osasun datuei dagokiona, izan ere, bereziki sentiberak eta babes izaerakoak baitira.
3- Programa informatikoak (Osabide Global, Osabide-AP, Clinic, Berria Informazio sistema, Osanaia…) sisteman egindako sarbideak erregistratzen ditu eta profesionalak identifikatu, Historia klinikoetarako sarbideen kontrol sistema bidez.
Horrek langilea identifikatzea errazten du, sarbiderako baimen baldintzak bete arren, bere lan betekizunak betetzen ez dituenenak (pazientearekin atxikimendu asistentziala, barne) edo eta sekretupekoa edo konfidentzialtasunarena.
4- Pertsona guztiak, bere paziente baldintzetan, bere historia klinikoan izan diren sarbide guztiak ezagutzeko eskubidea dute, bidegabeko sarbidea egin den susmoa izanez gero.
Pertsona guztiak paziente diren aldetik sarbide bidegabeak salatu ditzakete, eta beraz, delako sarbidearen arrazoia frogatzearen obligazioa sartu den profesionalarena izango da.
Pertsonen Zuzendaritza














