2020ko Mugikortasun eta Egokitzapen irekiko eta iraunkorreko deialdia

Araba ESIko Mugikortasuneko eta Egokitzapen irekiko eta iraunkorreko 2020 deialdiko eskabideak aurkezteko epea apirilaren 24tik maiatzaren 10era arte egongo da zabalik, biak barne

Joan den apirilaren 22an argitaratu zen 2020ko Mugikortasun Deialdia. Prozesu horren bidez, Araba ESIko profesionalek beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete beren karrera profesionala, eta, aldi berean, tresna proaktibo bat eskaintzen zaio antolaketari, hutsik dauden lanpostuak betetzeko.

Deialdi honetako berritasuna da egokitzapenak poltsa irekiak eta iraunkorrak sortzeko sistemaren bidez ere egingo direla.

Horretarako, izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, beraz, apirilaren 24tik maiatzaren 10era arte, biak barne, zabalik egongo da.

Hurrengo estekan deialdiari buruzko informazio guztia eta eskabideak egiteko formularioak interesdunen eskura jartzen dira.