UPV/EHUko uda ikastaroak | “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” heziketa-zikloa

Osakidetzako profesionalek matrikularen % 75eko deskontua izan dezakezue, Osakidetzak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker
Ekaina eta iraila bitartean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” heziketa-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XL. edizioaren barruan.
Ziklo honek 17 ikastaro ditu, eta gai asko eta askotarikoak dira, osasun-arloko profesionalak prestatzeko eta eguneratzeko.
Osakidetzako langileek, matrikularen % 75eko deskonturako eskubidea izateko, Uda Ikastaroen matrikulazio-prozesuan Osakidetzako Txartel Profesional Elektronikoaren (EPT) kopia bat aurkeztu beharko duzue.
Matrikula online egin ahal izango duzue UPV/EHUko Uda Ikastaroen webgunean.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan UPV/EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritzarekin, uik@uik.eus helbide elektronikoan edo 943 219 511 telefonoan.













