2020ko Mugikortasun eta Egokitzapen irekiko eta iraunkorreko behin-behineko zerrendak

Erreklamazioak aurkezteko epea ekainaren 14tik 25era arte egongo da zabalik, biak barne
Joan den apirilaren 22an argitaratu zen 2020ko Mugikortasun Deialdia. Prozesu horren bidez, Araba ESIako profesionalek beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete beren karrera profesionala, eta, aldi berean, tresna proaktibo bat eskaintzen zaio antolaketari, hutsik dauden lanpostuak betetzeko.
Ekainaren 11n deialdi honen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren. Orain, izangaiek hamar egun balioduneko epea dute erreklamazioak aurkezteko, behin-behineko zerrenda hauek argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, beraz, ekainaren 14tik 25era arte egongo da irekita, biak barne.
Hurrengo estekan deialdiari buruzko informazio guztia izangaien eskura jartzen da.













