Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) eta Motoneuronaren beste gaixotasun batzuen (EMN) Bide Klinikoaren berrikuspena

Dokumentuaren eguneratzean parte hartu dute Neurologia, Pneumologia, Endokrinologia eta Nutrizio, Errehabilitazio zerbitzuek eta Medikuntza Aringarriko unitateak

Eragin txikia duen arren, ELA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) osasun-arazo garrantzitsua da, patologia sendaezina baita eta, gaixotasuna hasten denetik, oso txarra. ELA edo EMN bat duen pertsona paziente konplexua da, eta etengabeko aldaketak ditu zaintza-premietan. Hori dela eta, ezinbestekoa da osasun-sistemara azkar eta zuzenean iristea.

Azken urteotan, egiaztatu da diziplina anitzeko arreta antolatuak pazienteen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen duela, eta ospitaleratzeak murrizten dituela. Gainera, erabakiak bere balioen eta lehentasunen arabera hartzen laguntzen du.

2011. urtean, Araba Unibertsitate Ospitalean, diziplina anitzeko hurbilketa baten beharra planteatu zen, ELA duten pazienteei eta haien senideei laguntzeko. Horretarako, adostasun-dokumentu bat idatzi zen: “ELAren Bide Klinikoa AUOn”.

Urte batzuetako praktikaren ondoren, dokumentu hau berrikusi da, egindako aurrerapenak eguneratzen eta asistentzia-prozesuaren kalitatea hobetzen saiatuz, eta prozesuan parte hartuko duten Araba ESIako profesional guztiak inplikatu dira.

Bide kliniko honen bidez, pazienteentzat onurarik handiena lortzera bideratutako zereginak integratu nahi ditugu, arretaren alderdi guztiak kontuan hartuta – fisikoak, emozionalak, sozialak eta psikologikoak–, eta paziente horiei une bakoitzean arreta ematen dien profesional bakoitzaren jarduerak eta guztien arteko koordinazioa deskribatuta.

Diziplina anitzeko arreta-prozesu bat da, eta Neurologia, Neumologia, Endokrinologia eta Nutrizio, Errehabilitazio zerbitzuek eta Medikuntza Aringarriko unitateak parte hartzen dute bertan, kasuak kudeatzeko eta zerbitzuen arteko koordinazioa bere gain hartuta. Amaiera hurbiltzen denean, Lehen Mailako Arretaren zeregina funtsezkoa da pazientearen etxean kalitatezko arreta bermatzeko, Medikuntza Aringarriko laguntza-taldearekin koordinatuta.

Dokumentua eskuragarri dago Araba ESIako intranetean: > eu > Osasuna > Profesionalentzako laguntza > Protokoloak, prozedurak, laguntzeko dokumentuak eta gidak AUO > Neurologia