2023ko otsaileko nominari buruzko informazioa

Otsaileko nominan urte honetarako ezarritako % 2,5eko soldata-igoera gauzatu da, eta atzerapen gisa 2023ko urtarrileko zenbatekoak ordaindu dira

Estatu mailan ezarritakoarekin bat etorriz, 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri ondoren, beste zerga bat sartu da, pentsioen erosteko ahalmena bermatzeari eta pentsioen sistema publikoaren finantza- eta gizarte-iraunkortasuna indartzeko beste neurri batzuei buruzko abenduaren 28ko 21/2021 Legearen barruan.

MEI (Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoa) izenekoak gertakari arruntengatiko kotizazioen % 0,6ko igoera dakar, enpresaren eta langilearen artean banatua, gizarte-kotizazioen banaketa berarekin. Zehazki, ekarpenaren % 0,5 enpresak egiten du, eta % 0,1 langileak.

Pertsonen Zuzendaritza