Urologia Zerbitzuko guardiak
Martxotik aurrera, Urologia Zerbitzuaren etengabeko arreta-eredua aldatuko da, eta AUO Txagorritxun zentralizatuta egongo da
Profesionalen kopurua honako hau izango da:
-
Presentzia fisikoko guardiako profesional 1, bilagailu honetan lokalizatuta egongo dena: 883689.
- Guardia lokalizatutako profesional 1.
Solairuko ospitaleratzeak
Urologia Zerbitzuaren kargurako ospitaleratze guztiak, bai ospitaleratze-solairuan, bai Behaketa Unitatean, presentzia fisikoko guardiako urologoari jakinaraziko zaizkio.
Lekualdaketak Debagoieneko Ospitaletik
Debagoieneko Ospitaletik lekualdaketak egiteko presentzia fisikoko guardiako urologoarekin harremanetan jarri beharko dira 883689 bilagailuan. Lekualdaketa horiek beti AUO Txagorritxura egingo dira.














