2025eko udako ikastaroen deialdia
Izena emateko epea apirilaren 29tik maiatzaren 11ra bitartekoa da (biak barne)
Udako ikastaroak lanorduz kanpo egiten diren aurrez aurreko ikastaroak dira, 5 ordukoak edo barnetegietan, eta uztailean, abuztuan edo irailean egiten dira. Ikastaroen eskaintza ezagutzeko euskaltegietan eta barnetegietan galdetu behar da.
- Eskaera egiteko epea: apirilaren 29tik maiatzaren 11ra, biak barne.
- Izen-ematea: telematikoa. NANa eta langile-zenbakia eskatzen da.
- Nork eska dezake udako ikastaroa?
- Aldez aurretik IVAPeko deialdiren baten bidez ikas-prozesua hasia izatea.
- Zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2024ko maiatzaren 11tik 2025eko maiatzaren 11ra bitartean.
- Aldi-baterako kontratatuen eta ordezkoen kasuan, epe horretan guztira sei hilabetetik gora lan egin behar izan dute Osakidetzan.
- Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda (ekainean argitaratuko da).
Zabaldu informazioa eta eman izena Intranet korporatiboan.
*Espezialitatea egin ari diren egoiliarrek “oharrak” atalean zein zentrotan dauden adierazi beharko dute.














