Urritik aurrera, euskal funtzionarioek 2017ko soldata baino % 1,75 gehiago kobratuko dute by infoBerriak · Published 2018, 10 urria · Updated 2019, 23 urtarrila Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko langile publikoen soldata igo ahal izateko akordioa onetsi du. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorra, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta EAEko sektore publikoko partzuergoak eratzen dituzten pertsonak, urritik aurrera, 2017an baino % 1,75 gehiago kobratuko dute. Soldataren igoerak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak eta bi tartetan kontzentratuko da: % 1,5, 2018ko urtarrilaren eta abenduaren artean. % 0,25, 2018ko uztailaren eta abenduaren artean.