Berrikuntzak Araba ESIko komunikazioan
Barne-komunikazioarako formatu berria: infoBerriak
Posta elektroniko masibo asko jasotzen ditugu, hala gure ESItik nola Osakidetzako Zuzendaritza Nagusitik. Horregatik, Sarrera-ontziko pisua “arintzeko” asmoz, Komunikazio Zerbitzutik Araba ESIko barne-informazio guztia infoBerriak-en zentralizatzen saiatzen ari gara, hau da, gure ESIko barne-komunikaziorako kanalean.
Informazio hori erraz eskuratu ahal izateko, Araba ESIko barne-albisteek euren toki propioa izango dute webgunean. Bertara, gure ESIren intraneteko banner baten bitartez sartu ahal izango gara. Gainera, infoBerriak deritzon laburpen-buletina hamabostean behin bidaltzen jarraituko dugu.
Halaber, orain arte bezala, Osaraba-n, Araba ESIren aldizkari digitalean, gure ESIren jardunaren, ekitaldien eta berrien inguruan informatuko diegu profesionalei eta herritarrei. Albiste horiek sare sozialen bidez ere zabaltzen dira, eta hil bukaeran, laburpen-buletin bat igortzen da posta elektronikoz.
Araba ESIk kanala estreinatzen du Youtuben
Kanal berriak OSI Araba ESI du izena, eta ESIko profesionalek erabili ahal izango dute, euren lanak ikus-entzunezko formatuan zabaltzeko: biltzar edo bileretako aurkezpenak, teknikak, profesionalei eta pazientei prozedurak erakustea, ohitura osasuntsuen sustapena eta abar…
Gure kanalean bideoak sartu ahal izateko, eskaera egin beharko duzu Komunikazio Zerbitzuko ondoko helbidean:
comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus
Araba ESIko txantiloi korporatiboak eguneratzea
Araba ESIko profesionalek sortutako material ofizial orok erakundearen irudi korporatiboa erantsi behar du, izan ere gure erakundearentzat garrantzitsuak diren norbanako edota taldeek -hala herritarrek nola profesionalek edota bestelako erakundeek-, berehala identifikatu behar gaituzte.
Araba ESIren marka derrigorrez erabili beharko da aurkezpenetan, hitzaldietan, komunikazioetan, karteletan eta argitalpenetan…, euskarria edozein dela ere.
Araba ESIren txantiloi berriak eta logotipo ofizialak -orain ingelesez ere-, gure intranetean daude erabilgai ondoko loturan:
Araba ESIren intraneta > Komunikazioa > Identitate Korporatiboa














