ABIAN: Mantentze-lanetarako abisuen atari berria

Aplikazio horretatik Mantentze-lanetara bidali beharko dira instalazioak, oro har, eta elektromedikuntzako ekipoak konpontzeko abisuak

Osakidetzak Mantentze-lanetarako abisuen atari berri bat jarri du martxan, ABIAN izenekoa, eta Osakidetzako intranetetik ere sar zaitezke atari horretara.

Mantentze-lanetarako ABIAN abisuen atari berriaren erabilera oso erraza eta intuitiboa bada ere, badago  erabiltzailearen eskuliburua PDF formatuan, aplikazioa errazago erabiltzeko. Era berean, prestakuntza-jarduera bat sortu da Jakinsarean: “Gestión de avisos a través del nuevo módulo de mantenimiento (GMAO) en portal ABIAN”. Prestakuntza-jarduera hori eskuragarri dago jada, eta azaroaren 7an amaituko da.

Garrantzitsua: ABIAN – Mantentze-lanetarako abisuen ataria aplikazioan sartzeko, Edge, Chrome edo Firefox nabigatzaileak erabili behar dira.