Abisua | 2020rako oporrak hartzea

Joan den apirilaren 21etik maiatzaren 20ra arte zabalik egongo da 2020ko oporren eskaera egiteko epea. Epea maiatzaren 31n amaituko da
Osasun-larrialdiko egoeran gaudenez, berriz ere salbuespenezko neurriak hartzera behartu gaitzake herritarren osasun-arreta bermatzeko. Horregatik, beharrezkoa da 2020ko oporren programazioari ekitea.
Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioak adierazten duen bezala, oporrak ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean hartuko dira lehentasunez, eta/edo, salbuespen gisa, 2020an, baita urrian ere, langile guztien artean oporrak hartzeko denbora hobeto banatzeko eta zerbitzu eta unitateen antolaketa errazteko.
Pandemiaren egoerak eragindako salbuespena dela-eta, baimentzea baldintzatuta egongo da beti, eta uneoro bermatuko da herritarrek behar duten osasun-prestazio egokia, ezinbesteko kasuetan, pandemian edo osasun publikoko murrizketetan neurri berriak adostu ahal izango baitira.
Ondoriorik gabe geratzen dira norberaren gauzetarako lizentziak, antzinatasun-egunak eta soldatarik gabeko baimenak. Joan den martxoaren 12an hartutako neurria, Covid-19k eragindako egoera dela-eta aplikatu beharreko salbuespenezko neurrien esparruan.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu Araba ESIko profesional guztiei egunerokoan erakutsitako ahalegin handiagatik eta profesionaltasunagatik.
Araba ESIko Pertsonen Zuzendaritza













