Araba ESIko profesional guztiei Covid-19 detekzio-testa egitea

Datozen egun eta asteetan abiaraziko da Covid-19ren detekzio-azterlana. Horretarako, dokumentu bat egin da, Arabako Osasun Eremuko profesional guztiei azterketaren berezitasunen berri emateko

Lehenik eta behin, kontuan hartuko da AUO KKko 8. solairuan dagoen Laborategiko Kudeaketa Klinikoko Unitatearen laginak prozesatzeko eguneroko gaitasuna. Unitate hori bakarra da osasun-eremu osoan, eta zeregin berri horretaz gain, beste zerbitzu eta unitate batzuei erantzuten jarraitu behar du.

Zuen laguntza segurua eskertu nahi dizuegu, krisi larri honetan dagoeneko erakusten ari zareten bezala, zentzuzko denboran profesional guztiok Covid-19 detekzio Testa egina izan dezagun.

Dokumentua ikusi

 

Araba ESIko Gerentzia Zuzendaritza