Alerta | Office eta profesionalen atseden-gelen edukiera

Gogoan izan guztiz debekatuta dagoela edozein ospakizun edo agape egitea

Segurtasun-distantzia mantendu ezin bada, pertsona bakarra egon daiteke aretoan

Gure osasun-erakundeetan ezarritako Zero COVID planen arabera Osakidetzan sistematikoki ekintza ugari egiten dira, infekzioak, oro har, eta bereziki, COVID-19 kutsatzeko arriskuak minimizatzeko.

Ekintza horiek nabarmen gauzatzen ari diren arren, aipatzekoa da zenbait esparrutan, hala nola office-etan edo profesionalen atseden-eremuetan, hartutako neurriak muturreraino eraman behar direla, kasu positiboak agertu dituzten gertaerak izan direla egiaztatu baita.

Horregatik, uste dugu neurriak zorrotz hartu behar direla, neurketak kontrolatuz eta murriztuz, arriskuak gutxitzeko. Espazioak segurtasun-distantzia bermatzea ahalbidetzen ez bada, profesionalen presentzia aldi bakoitzean murriztu eta mugatu egin behar da. Horrenbestez, gogoan izan guztiz debekatuta dagoela edozein ospakizun edo agape egitea.

Neurri horiek betetzen direla bermatzeko, ezinbestekoa da edukiera eta pertsonak non kokatu behar diren zehaztea eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela adieraztea.

Gure erakundeko unitate eta zentro guztietan neurri horiek ezartzeak arriskuaren transmisioa murrizten laguntzen du.

Araba ESIko Zuzendaritza