Nola sentitzen zara? Kontatuko diguzu?

COVID-19ko osasun-krisiaren aurrean, Arabako ESIko osasun-langileen inpaktu emozionalari eta aurre egiteko estrategiei buruzko azterlana

Azterlan honen liderrak Blanca García, María Balsategui, Verónica Sedano eta David Sancho dira, AUO Txagorritxuko 7. B Digestibo unitateko erizainak eta Rocío Barreira Araba ESIko Pertsonen zuzendaritzako Psikologo klinikoa.

ZURE IRITZIAK GARRANTZIA DU

COVID-19aren osasun-krisia hasi zenetik, elkarren ondoan egon gara lanean, gaixotasun honengatik kaltetuak izan diren usuarioak artatzen. Gure inpaktu emozionala arintzeko eta/edo prebenitzeko, gure ongizatea sustatzeko eta Araba ESIko kide garenon hobekuntza-arlo posibleak identifikatzeko estrategiak lantze aldera, inplikatutako profesionalei eragin ahal izan dieten faktoreak identifikatzen lagunduko digun azterlan bat egin nahi dugu:

  • Inpaktu emozionala eta aurre egiteko estrategiak
  • Emandako asistentziaren kalitatea
  • Jasotako laguntza emozionala
  • Profesional kalteberaren profila
  • Osasun sistemak krisiaren kudeaketari buruzko pertzepzioa

Hau guztiagatik, zure laguntza behar dugu.

Anonimoa den 10-12 minutuko galdetegia betetzera animatzen zaitugu. Ekimen hau AUO Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak babestu du.

Inkesta

Zure parte-hartzea oso garrantzitsua da!

Informazio gehiago

Azterlanari buruzko zalantzarik izanez gero, ez izan dudarik jarri harremanetan:

– Ikertzaile nagusia:

– Ikerketa-taldea:

Eskerrak eman nahi dizkizugu zure denbora eta konfiantzagatik.