Alerta | Profesionalen txertaketa eta COVID-19ren aurkako babesa
Oraindik ere beharrezkoa da COVID-19ren aurkako osasun-neurri guztiak aplikatzea: maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia, aireztapena eta eskuak garbitzea
Txertoak birusaren transmisioa saihesten ote duen ez dakigunez, gaixotasunaren aurkako osasun-neurri guztiak aplikatu behar dira oraindik ere, hala nola maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia, aireztapena eta eskuak garbitzea.
Txertoa jaso duten profesionalen kontaktuen azterketari dagokionez, SARS-CoV-2 Koronabirusaren Protokoloa (2021eko martxoaren 25eko bertsioa) honako hau dio: “Horri buruzko informazio gehiago izan arte, txertoaren dosiren bat jaso duten eta kontaktutzat hartzen diren pertsonak gainerako kontaktuak bezala erabiliko dira“.
Horregatik, beharrezkoa da kontrol-neurriak eta edukiera-mugak zorroztea, arriskuak minimizatzeko. Espazioak ez badu ahalbidetzen segurtasun-distantzia bermatzea, profesionalen presentzia murriztu eta mugatu behar da aldi bakoitzean. Era berean, gogoan izan guztiz debekatuta dagoela edozein ospakizun edo agapal egitea.
Prebentzioko Oinarrizko Unitatea















