COVID-19 txertoari buruzko informazioa 65 urte edo beherako dituzten pertsonentzat
Koronabirusa igaro duten 65 urteko edo beherako pertsonei txertoaren dosi bakarra emango zaie
Estrategia de vacunación frente a COVID-19 en España dokumentuaren azken eguneratzean ezartzen denez, SARS CoV2 birusak eragindako infekzioaren aurrekaria duten 65 urteko edo beherako pertsonei txertoaren dosi bakarra emango zaie infekzioa izan edo diagnostikatu zenetik 6 hilabete igaro badira.
Kasu horietan, txertoaren dosi bakar batek COVID-19 infekzioaren aurrekaririk gabe bi dosirekin txertatutako pertsonek baino immunitate handiagoa ematen du. Hori dela eta, bigarren dosi bat ez da beharrezkoa pertsona horientzat; izan ere, ez du immunitate-maila handitzen, bai ordea txertoari lotutako albo-ondorio lokalak eta orokorrak.














