Aniztasunaren kudeaketa | Arabako ESIn jokabide desegokiak jakinaraztea

2018an, aniztasuna kudeatzeko programa bat egiteko erronkari egin behar dio aurre Arabako ESIk
Programa horren funtsezko helburuak honako hauek dira:
- Langileak aukera-berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren konpromisoan sentsibilizatzea lortzea
- Plantilla askotarikoa lortzea, askotariko profilak dituzten profesionalen integrazioa eta inklusioa sustatuz
- Pertsonen zuzendaritza-politika guztietan aniztasuna zeharkako faktoretzat hartzea
Aniztasunaren kudeaketaren azken helburua da pertsonek arraza- edo etnia-jatorriagatik, erlijioagatik edo sinesmenengatik, desgaitasunagatik, adinagatik, sexuagatik edo sexu-orientazioagatik diskriminaziorik ez jasatea.
Proposatutako helburuak lortzeko funtsezko zati bat diskriminaziorik ezaren eta aniztasunaren errespetuaren kultura sustatzea da, Arabako ESIko profesional gisa gizonen eta emakumeen arteko errespetuari eusteko neurriak bultzatuz. Kultura hori Humanizazio Planaren parte da.
Zure lan-ingurunean gertatzen den edozein jokabide desegoki jakinarazi nahi baduzu, honela egin dezakezu:
- Helbide elektroniko bat: conductasinapropiadas.osiaraba@osakidetza.eus
- AUO Santiagoko eta AUO Txagorritxuko profesionalen arretarako unitateetan horretarako dauden postontziak erabiliz.

AUO Txagorritxuko postontzia

AUO Santiagoko postontzia













